Highland games

Eskoziar Lur Garaietako gaitaz osatutako musika banda 2008an Glasgow hirian ospaturiko Highlandetako jokoetan zehar.

Highland games, euskaraz Lur Garaietako jokoak edota Mendiko jokoak, Eskozian eta eskoziar diasporako komunitateak dauzkaten herrialdetan ospatzen diren kultur kirol jaialdiak dira. Jaialdi horiek kirol, dantza eta musika lehiaketa eta ekitaldiez osatuta egoten dira. Gizonezkoek kiltak daramatzatela parte hartzen dute.

Indar kirol jarduerek Euskal Herriko Herri Kirolekin antzekotasun handia dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search